Kutxa Ekogunearen Furgobaratza zerbitzua eskainiko dute datorren asteartean, hilak 13, Altamirako Baratze Parkean. Oraingo honetan, neguko baratze tailerra eskainiko dute, eta besteak beste, neguan baratzeari ahalik eta probetxu gehien ateratzeko landatu daitezkeen barazkiak zein diren azalduko dute.
18:00etatik 19:30era artean eskainiko dute saioa, eta ohi bezala, irekia eta doakoa izango da. Antolatzaileek baratzeetako erabiltzaileak eta norbanako herritarrak gonbidatu ditu datorren asteko saiora. Landare ekologikoak erosteko aukera ere egongo da, eta lursailetarako aholkularitza teknikoa ere eskainiko dute.