Gaurtik irailaren 15era bitartean eman ahalko da izena Helduen Eskola Publikoan

Erredakzioa 2022ko ira. 2a, 12:42

Azkoitiko Helduen Eskola Publikoaren irudi bat.

Askotariko eskaintza izango da 2022-2023 ikasturtean. Hain zuzen ere, DBHko titulua lortzeko ikastaroa, euskara, ingeleseko lehen maila, irakurketa zein idazketa garapena, atzerritarrentzako espainiera eta Espainiako nazionalitatea lortzeko azterketarako prestakuntza eskainiko dituzte datorren ikasturtean.

Laster hasiko dute 2022-2023 ikasturtea Azkoitiko Helduen Eskola Publikoan, eta matrikula egiteko aukera izango da gaurtik hasi eta irailaren 15era bitartean. Izena emateko 943-85 03 99 telefonora deitu edo 012760aa@hezkuntza.net helbide elektronikora idatzi dezakete interesdunek. Era berean, izena emateko aukera izango da Azkoitiko HEPen ere (Bizenta Mogel kaleko 4. zenbakia), 10:00etatik 13:00etara.

Datorren ikasturtean honakoak izango dira eskainiko dituzten ikastaroak: DBHko titulua lortzeko ikastaroa, euskara, ingeleseko lehen maila, irakurketa zein idazketa garapena, atzerritarrentzako espainiera eta Espainiako nazionalitatea lortzeko azterketarako prestakuntza.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide