Zein da 'korkoxa' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'subelingerie' hitza esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'korkoxa' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Korkoxa hitza erabiltzen da Azkoitian bizkarrean irteten den konkorra adierazteko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Zure aittittek eta amama geruo ta okerro daude. Bixei korkoxak erten dixobe".
  • Euskara batuan: "Zure aiton-amonak gero eta okerrago daude. Biei ala biei konkorra atera zaie".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide