Autobus zerbitzuak ohiko ordutegia berreskuratuko du ostegunean

Ane Olaizola 2022ko abu. 30a, 15:00

Irailean sartzearekin batera, ohiko ordutegira itzuliko dira Azkoitia-Donostia (UK01), Azkoitia-Zarautz (UK03), Zestoa-Ermua (UK05) eta Zumaia-Zumarraga (UK06) autobus zerbitzuak. Espainiako Gobernuak abuztuan iragarri zuen moduan, urtea amaitu artean hainbat hobari izango dira garraio publikoan; tartean, Lurraldebusen.

Irailarekin batera ohiko ordutegira itzuliko da garraio publikoa ere. Azkoitia-Donostia (UK01), Azkoitia-Zarautz (UK03), Zestoa-Ermua (UK05) eta Zumaia-Zumarraga (UK06) autobus zerbitzuek hainbat aldaketa izan dute abuztuan, eta linea horiek ohiko ordutegia berreskuratuko dute etzitik aurrera.

Deskontuak garraio publikoan

Bestalde, Espainiako Gobernuak abuztuan iragarri zuen garraio publikoan hobariak ezarriko dituela irailen 1etik abenduaren 31ra artera bitartean, inflazioari aurre egiteko asmoz. Hori hala, Lurraldebus zerbitzuak erdi prezioan erabili ahal izango dira Mugi txartelarekin, eta erabileraren arabera, hainbat mailatan ezarriko dira deskontuak: hilabetean hogei bidaia arte egiten dituztenek, %48ko deskontu orokorraz gain, %4 bitarteko beherapen gehigarria jasoko dute; hilabetean 21 eta 50 bidaia artean egiten dituztenek, berriz, %58tik %79ra bitarteko beherapena izango dute; eta 51 bidaiatik gora egiten dutenek, berriz, %90 eta %95 bitarteko beherapena egingo zaie.

Horrez gain, abantailak ezarriko dira gazteentzat, adinekoentzat, desgaitasunen bat dutenentzat, familia ugarientzat eta S kategoria sozialekoentzat.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide