Liburutegiak ohiko ordutegia izango du ostegunetik aurrera

Anartz Izagirre 2022ko abu. 29a, 10:37

Aizkibel liburutegia. (Alex Berasategi)

Ostegunean sartuko gara irailean, eta ohi bezala, astelehenetik ostiralera goizez eta arratsaldez egongo da zabalik liburutegia. Zapatuetan, berriz, 10:00etatik 13:00etara zabalduko dute.

Azkoitiko Udal Liburutegiak udako ordutegia izan du azken bi hilabeteetan, baina ostegun honetan, irailean sartzearekin batera, ohiko ordutegia berreskuratuko du. Beraz, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik liburutegia, eta zapatuetan, 10:00etatik 13:00etara.

Horrez gain, liburutegiko arduradunek gogorarazi dute irailaren 6an, 9an eta 10ean liburutegia itxita egongo dela jaiegunak direla eta.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide