Elkarguneak ordutegi murritzagoa izango du bihar eta ostiralean

Andoni Elduaien 2022ko ira. 5a, 09:00

Elkarguneak ordutegi murriztua izango du asteartean eta ostiralean.

09:00etatik 14:00etara bitartean zabalduko dituzte Elkarguneko ateak bihar eta ostiralean.

Bihar, irailak 6, eta ostiralean, irailak 9, Elkarguneak ez du ohiko ordutegia izango. Jaiegunak direla eta, ordutegi murritzagoan irekiko ditu ateak Elkarguneak bi egun horietan. Hori horrela, 09:00etatik 14:00etara bitartean izango dute herritarrek hango azpiegiturak erabiltzeko aukera.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide