Gaztaneneako Hizkuntza Eskola Ofizialak datorren ostegunean, irailaren 1ean, irekiko du 2022-2023 ikasturteko matrikulazio epea. Ingelesa, frantsesa eta alemana irakatsiko dituzte, eta hizkuntza horietako mailak eskuratu nahi dituztenek izena eman beharko dute ikasturtea hasi baino lehen. Irailaren 16ra bitartean egongo da zabalik matrikula egiteko epea.
Ingeleseko sei talde aurreikusten dituzte ikasturte berrirako Gaztenenean. B1 eta B2.1 mailetan talde bana eta bina talde izango dira B2.2 eta C1 mailetan; B2.2 maila modu erdipresentzialean edo presentzialean eskainiko dute. Frantseseko eskoletan bost maila eskainiko dituzte: B1, A1, A2, B1, B2.1 eta B2.2 mailak. Alemanaren kasuan, berriz, talde bakarra aurreikusi dute, B1 mailakoa.
Matrikula elektronikoki egin beharko dute interesa dutenek, eta horretarako, nahitaezkoa izango da aurrez plataforman erregistratzea. Irailaren 16tik 29ra bitartean, berriz, epez kanpoko eskaera egin ahalko dute herritarrek; izan ere, plaza hutsak dauden kasuetan izena emateko aukera izango baita.
Eskaera eginda eta dokumentazioa aurkeztuta, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda irailaren 20an argitaratuko dute, eta behin betiko esleipenaren berri irailaren 23an emango dute. Plaza hutsen bigarren esleipena, bestalde, urriaren 4an egingo dute.