48 lagunek parte hartu dute Plaza Ondo elkartearen Debarako ibilaldian

Nerea Uranga 2022ko abu. 27a, 08:00

Plaza Ondo jubilatuen elkarteak antolatuta egun osoko irteera egin zuten ostegunean Itziar, Deba eta Aittola artean.

Pandemiak eragindako egoeraren ondorioz, azken bi urteetan ez dute Itziar, Deba eta Aittola arteko irteerarik egin Plaza Ondo jubilatuen elkartekoek. Aurten, ordea, Andremari jaien ostean egiteko ohitura duten egun osoko irteera egiteko aukera izan dute. Ostegunean, hilaren 25ean, egin zuten egunpasan 48 lagunek parte hartu zuten. Autobusez Itziarrera joan, han hamarretakoa egin eta Debara joan ziren pasiera egitera. Gero, denak Aittolan elkartu ziren bazkaltzeko. Giro ederrean ibili zirela azaldu dute Plaza Ondokoek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide