Anaitasunak Añorgaren kontra lagunartekoa jokatuko du bihar, Txerloian

Nerea Uranga

Anaitasunakoak asteazkenean Tolosaren kontra jokatutako neurketan. (Argazkia: Anaitasuna FT)

Anaitasunako emakumeen talde nagusiak denboraldiaurreko hirugarren neurketa jokatuko du bihar, zapatua. 11:30ean hasiko da partida.

Anaitasunako Euskal Ligako taldeak irailaren 10-11ko asteburuan hasiko du denboraldi berria. Etxean jokatuko du aurreneko partida Leioako Emakumeak taldearen kontra.

Azken asteotan, denboraldiaurreko prestaketetan murgilduta dabiltza Mikel Barkeroren neskak. Dagoeneko, lagunarteko bi partida jokatu dituzte. Bigarrena asteazkenean jokatu zuten, 19:30ean, Azkoitiko San Juan futbol zelaian. Tolosaren aurka aritu ziren, eta 0 eta 1 galdu zuten.

Bihar, larunbata, liga aurreko hirugarren partida jokatuko dute. Añorga izango dute aurkaria, 11:30ean hasita, Txerloian jokatuko duten neurketan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide