Ireki dute Santakutzerako errepidea

Nerea Uranga

Gaur goizean garbitu eta berriro trafikoarentzako zabalik dago errepidea. (Argazkia: Nerea Uranga)

Atzo, asteartea, arratsaldean Santakutzerako errepidera erori zen zuhaitza kendu eta errepidea garbitu dute gaurb goizean goiz udal brigadako langileek.

Azkoitiko herrigunetik Santakutz auzora arteko errepidera zuhaitz bat erori zen atzo arratsaldean, 19:30 aldera. Ondorioz, bi noranzkoetan autoen trafikoa itxita egon da gaur goizera artean. Gaur goizean goiz udal brigadako langileek errepidetik zuhaitza kendu eta errepidea garbitu dute. Lan horiek bukatu orduko, berriro ireki dute Azkoitiko herrigunetik Santakutzerako errepidea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide