Santakutzen zuhaitz bat erori da errepidera

Nerea Uranga

Gaur 19:30 aldera erori da zuhaitza errepidera. (Argazkia: utzitakoa)

Bihar goizean aurreneko orduan udal langileek erretiratuko dute zuhaitza, eta bitartean errepide hori itxita egongo da bi noranzkoetan.

Azkoitiko herrigunetik Santakutz auzora arteko errepidera zuhaitz bat erori da gaur, 19:30 aldera. Ondorioz, bi noranzkoetan autoen trafikoa itxita dago errepide horretan. Azkoitiko udaltzainek azaldu dutenez errepidean seinaleak jarri dituzte gertaeraren, berri jakin orduko.

Bihar goizean, udal brigadako langileek errepidetik zuhaitza kenduko eta errepidea garbituko dute. Lan horiek bukatu orduko zabalduko dute berriro Azkoitiko herrigunetik Santakutzerako errepidea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide