Abuztuaren 24 gauean GI-631 errepidea itxiko dutela-eta aldaketak izango ditu UK-06 autobus zerbitzuak

Nerea Uranga 2022ko abu. 23a, 16:35

Azkoitia eta Urretxu arteko errepidea abuztuaren 24ko 23:00etatik abuztuaren 25eko 05:00ak artean itxiko dute, GI-631 errepidean egiten ari diren obrengatik. Horrez gainera, bihar, asteazkena, kostaldetik igaroko den Espainiako Vuelta txirrindularitza probak hainbat autobus zerbitzutan eragingo du.

Abuztuaren 24ko (asteazkena) 23:00etatik abuztuaren 25eko (osteguna) 05:00ak bitartean, Azkoitia eta Urretxu arteko GI-631 errepidearen zatia itxi egingo dute, errepidea hobetzeko egiten ari diren obrak direla eta. Itxiera horrek UK-06 (Zumaia-Zumarraga) autobus zerbitzuan eragina izango duela azaldu du Lurraldebusek. Bihar asteazkena gauean Zumarragako Ospitaletik ateratzen den 22:50eko autobusak ibilbide desberdina egingo du, eta horrenbestez, hainbat geltoki bertan behera geratuko dira: Etxeberrikoa, Agiñerako bidegurutzekoa, Aizpurutxokoa, Olotzagakoa eta Azkoitiko industrialdekoa.

Horrez gainera, bihar, abuztuak 24, Espainiako Vuelta txirrindularitza proba igaroko da Arroatik, Zumaiatik, Zarauztik eta Oriotik. Lasterketa hori dela eta, eguerdian tarte batean itxi egingo dute GI-634 errepidea Arroa eta Zumaia artean. Lurraldebusek 13:00etatik 15:00tara bitarteko UK-01 (Donostia-Azkoitia), UK-03 (Zarautz-Azkoitia) eta UK-06 (Zumaia-Zumarraga) autobus zerbitzuetan "atzerapenak" aurreikusten dituela jakinarazi du.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide