Gazte Asanbladak zozkatutako otarreak badu jabea

Nerea Uranga 2022ko abu. 22a, 12:57

Azkoitiko Gazte Asanbladako kide bat saskia irabazi duenarekin. (Argazkia: Azkoitiko Gazte Asanblada)

Azkoitiko Gazte Asanbladaren herriko festetako zozketan 2.713 zenbakia izan zen saritua, eta txartel hori duen zenbakiaren jabeak jaso du saria.

Andremari festetan saski baten zozketa antolatu zuen Azkoitiko Gazte Asanbladak. Herriko festetako azken egunean, hilaren 18an, jakinarazi zuten asanbladako kideek 2.713 izan zela zenbaki sariduna. Azaldu da txartel irabazlearen jabea, eta hari eman diote saskia.

Gazte Asanbladak zozketako txartelak erosi dituztenei eskerrak eman dizkiete.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide