Andremariak bukatuta diren arren, haurrek eta gaztetxoek barrakez gozatzeko aukera izan dute gaur ere. Izan ere, umeen barraka eguna izan da gaur, eta horiek prezio murriztuan ibili ahal izan dute tiobiboetan. Barraka batzuk falta dira dagoeneko, baina beste hainbat Trenbidearen Zumardian dira oraindik ere, eta horiez gozatu dute hainbat gaztetxok.