San Roke eguna azken apurretara iristen ari da, baina herritarrek izan dute zer egin egunean zehar. Goizeko musika eta dantza emanaldien ondotik, bazkalostean, adin guztietako herritarrentzat ekintzak izan dira Azkoitian. Besteak beste, Adabaki ikuskizuna eskaini dute Eliz atarian, Balda plazan, aldiz, haurrentzako jolasak izan dira. Ondoren, 18:30ak pasatxoan, Gazte Asanbladak antolatutako trikipoteoa hasi da, eta kalerik kale ibili dira kantu eta dantza. Haiek ez dira izan dantzara animatu diren bakarrak; izan ere, 20:00etan hasita, plaza dantzak egin dituzte eliz atarian. (Argazkiak: Maialen Etxaniz eta Azkoitiko Udala)
Datozen orduetan musika izango da protagonista, Checkboyz, En Tol Sarmiento eta Doce C eta Zarata Selektion taldeen emanaldiak izango baitira gauean zehar.
Hona hemen datozen orduetako egitaraua:
22:00. Checkboyz taldearen kontzertua, txosnagunean.
23:00. Suzko erroberak, Vulcano etxearen eskutik.
23:30. En Tol Sarmiento taldearen kontzertua, herriko plazan.
23:00-02:00. Drogen kontsumoak eragiten dituen arriskuak prebenitzeko eta murrizteko zerbitzua egongo da eliza atarian, Eusko Jaurlaritzak babestuta.
23:00-02:00. SexuBizi zerbitzua eskainiko da. Informazio, aholkularitza eta genero erasoen aurkako babes gunea.
01:00. Txumba, txosnagunean.
01:30. Doce C eta Zarata Selektion taldeen emanaldiak, txosnagunean.