Hautz lokala eta Txintxarri nagusi, X. Film Laburren Lehiaketan

Julene Frantzesena 2022ko abu. 16a, 11:01

Herritarrek sei lan aurkeztu dituzte aurtengo ediziora, eta horien emanaldian jendetza izan zen plazan. Epaimahaiak hala erabakita, Hautz lokalaren Non dago Unai film laburra izan zen onena; ikusleen saria, berriz, Txintxarri taldeak eskuratu zuen, Azkena ta etxea lanari esker. Aurtengo lehiaketarako gaia Gezurra zen.

Andremarietako Film Laburren Lehiaketaren hamargarren edizioa egin zen atzo plazan. Herritarrek sei lan aurkeztu dituzte aurtengo ediziora, eta horien emanaldian jendetza izan zen. Urtez urte ospe handia hartzen ari da filmen txapelketa, eta aurtengoan ere plaza bete jende zela egin dute lanen emanaldia; barre algarak izan ziren nagusi han.

Epaimahaiak hala erabakita, Hautz lokalaren Non dago Unai film laburra izan zen onena. Horrenbestez, 300 euro eta oroigarria jaso zituzten lan horren ordezkariek, udal ordezkarien eskutik. Ikusleen saria, berriz, Txintxarri taldeak eskuratu zuen, Azkena ta etxea lanari esker; talde horretako kideek ere 300 euroko diru saria eta oroigarria jaso zituzten.

Aurtengo lehiaketarako gaia Gezurra zen, eta herritarrek askotariko ikuspuntuetatik landu dute gaia ikus-entzunezkoetan. Gainera, asko izan dira filmeetan aktore lanak egitera animatu diren herritarrak. (Argazkiak: Azkoitiko Udala)

Hona hemen aurtengo txapelketara aurkeztutako filmak:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide