Andremari eguneko arratsaldea, gustu guztietarako

Julene Frantzesena 2022ko abu. 15a, 21:09

Pilotari profesionalen pilota partidak, zezen txikiak eta poniak, bizikleta ikuskizuna, kale emanaldia eta gimnastika erritmikoko kideek saioa izan dira Andremari eguneko arratsaldean.

Andremari arratsaldean ere izan da zertaz goza Azkoitian. Arratsaldean, pilotari profesionalen neurketak izan dira ia-ia guztiz bete zen Gurean frontoian. Masters CaixaBank txapelketaren barruan, Altuna III.ak eta Imazek 22 eta 18 irabazi zuten Lasoren eta Martijaren kontra. Lehen neurketa, berriz, Egiguren V.ak eta Bikuñak irabazi zuten, Alberdi eta Eskiroz 22 eta 19 mendean hartuta.

Horrez gain, zezen txikiak eta poniak ere bai Trenbidearen Zumardian. Gainera, Freestyle street show manaldia eskaini dute Balda plazan. Horrez gain, The McKensy's Clan Band taldeak kale ikuskizuna eskaini du, eta Zubi Berri gimnastiak erritmikoko kideek saioa eskaini dute eliz atarian. Jendetza izan da ekitaldi guztietan.

Hona hemen, datozen egunetako jaietako egitaraua:

Bihar, San Roke eguna

09:30. Eltziegoko dultzaineroen kalejira.

10:00. Txalkor txistulari taldearen kalejira.

10:50. Udal ordezkariak korporazioan joango dira parrokiara, Txalkor txistulari taldeak lagunduta, Alkate soinuaren doinupean.

11:00. Meza nagusian, herriko eliz gizon eta emakumeak partaide direla, Parrokiako abesbatzak eta Iraurgi abesbatzak abestuko dituzte: Pedro Jose Peñagarikanoren Euskaldunen Meza, bost ahotsetara; Karl Jenkinsen Ave Verum, lau ahotsetara; Peñaflorida kondearen Aita Gurea; Haëndelen Poz abestia; eta Urrategiko Ama Birjinari Agurra. Organoan: Jose Luis Frantsesena. Zuzendaria: Carlos Muñoz.

12:00. Erraldoien eta buruhandien kalejira.

12:15. Aurreskua, herriko plazan.

13:00. Udal Musika Bandaren eta Eltziegoko dultzaineroen kontzertua, Kontzejupean.

17:00. Gazteentzako jolas dinamikoak, Balda plazan.

17:00. Adabaki ikuskizuna, eliz atarian.

18:30. Trikipoteoa, txosnagunetik hasita.

19:00. Plaza dantzak, Sahatsa dantza taldearen eta herritarren partaidetzarekin, eliz atarian. Entsegua egingo da abuztuaren 10ean, 20:00etan, Baztartxo antzokiko Sahatsaren. Entsegurako izena emateko 943-85 71 70 telefono zenbakira deitu behar da. Abuztuaren 16an ere, saioa baino ordu erdi lehenago, entsegua egingo da parrokia aurrean.

22:00. Checkboyz taldearen kontzertua, txosnagunean.

23:00. Suzko erroberak, Vulcano etxearen eskutik.

23:30. En Tol Sarmiento taldearen kontzertua, herriko plazan.

23:00-02:00. Drogen kontsumoak eragiten dituen arriskuak prebenitzeko eta murrizteko zerbitzua egongo da eliza atarian, Eusko Jaurlaritzak babestuta.

23:00-02:00. SexuBizi zerbitzua eskainiko da. Informazio, aholkularitza eta genero erasoen aurkako babes gunea.

01:00. Txumba, txosnagunean.

01:30. Doce C eta Zarata Selektion taldeen emanaldiak, txosnagunean.

Abuztuaren 17a, Baserritarren eguna

09:00-10:00. Azkoitiko Kultur Elkartearen XXXIX. Inazio Iriarte margo lehiaketarako zigilu jartzea, Portaleburu erakusketa aretoan. Lanak 14:00etatik 15:00etara bitartean jasoko dituzte toki berean.

09:30. Herriko trikitilarien eta dultzaineroen kalejira.

09:30. Herriko ganadu erakusketa, Plazaberrin.

11:00. Herriko trikitilari gazteen kalejira.

12:00. Erraldoien eta buruhandien kalejira, Txalkor txistulari taldeak lagunduta.

12:00. Herri kirol jaialdia, herriko plazan. Aurkezlea: Juanjo Sagastibeltza. Aizkolariak: Txikia IV.a, Otaño, Larrañaga, Eloy eta Ugaitz Mugertza. Harri-jasotzaileak: Goenatxol III.a, Eizmendi eta Udane Ostolaza.

12:30. Jubilatuen meza, parrokian.

14:30. Jubilatuen bazkaria, Kiruri jatetxean. Bertan, aurten 90 urte betetzen dituzten herritarrak omenduko dituzte.

16:00. Sentsibilizazio jolasak, txosnagunean.

17:30. Txiki Chef eta jolasak: skate eta 1 Formula simuladoreak. Herriko plazan.

17:30. Iagomagoren emanaldia, txosnagunean.

18:00. Dantzari Bikote Helduen Txapelketa, Balda plazan.

19:00. Marea Urdinaren hitzaldia, txosnagunean.

19:30. XXXIX. Inazio Iriarte margo lehiaketaren sari banaketa, Portaleburun.

21:00. Bertso afaria, txosnagunean.

22:00. Fan&Go taldearekin erromeria, Balda plazan.

23:00. Suzko zezena, Balda plazan. Ondoren, erromeriak jarraituko du.

Abuztuaren 18a, Koadrillen eguna

11:00. Atletismo saioa, Balda plazan. Ondoren, XIX. Andramaixetako Milia eta XVIII. Kale atletismo erakustaldia, Xeye atletismo taldeak antolatuta.

12:30. Koadrillen arteko jolasak, txosnagunean.

14:30. Bazkari herrikoia, herriko plazan.

16:30. Brincadeira batukada taldea, herriko kaleetan.

17:30. Apar festa eta ur jolasak, Balda plazan.

18:30. Zezenak, Plazaberrin.

18:30. Pintxopotea eta otarrearen zozketa, txosnagunean.

22:00. Mariachi Imperial taldearekin dantzaldia, herriko plazan.

00:00. Suzko zezena, herriko plazan.

00:15. Perkulights batukada taldea, herrikokaleetan.

23:00-02:00. Drogen kontsumoak eragiten dituen arriskuak prebenitzeko eta murrizteko zerbitzua egongo da eliza atarian, Eusko Jaurlaritzak babestuta.

23:00-02:00. SexuBizi zerbitzua eskainiko da. Informazio, aholkularitza eta genero erasoen aurkako babes gunea.

01:00. Errege Sound Systemen emanaldia, txosnagunean.

Abuztuaren 20a, zapatua

22:00. XII. Diva-Sat idi dema saria, herriko probalekuan.

Abuztuaren 22a, astelehena

22:00. XII. Diva-Sat idi dema saria, herriko probalekuan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide