Andremari eguneko eguerdiak Azkoitian utzitakoak jaso ditugu bideoan. Korporazioarekin eta meza nagusiarekin ekin diote Andremari egunari azkoitiarrek. Ondoren, Azkoitiko Udal Musika Bandak eta Txalkor txistulari elkarteak kontzertua eman dute Kontzejupean, eta jende ugari bertaratu da emanaldiaz gozatzera. Gainera, emanaldi berezia izan da, urte luzez kultura teknikari izan eta erretiroa hartzear den Jexux Arrizabalagari oroigarrie eman baitiote. Hona hemen eguerdira bitarteko laburpen bideoa.