Parrokia jendez goraino, Salbearekin

Urtzi Oteiza 2022ko abu. 15a, 10:03

Usadioari segituz, Ignacio Busca Sagastizabalen Salbea eta Nemesio Otañoren Ave Maria entzun ahal izan ziren jendez goraino bete zen Andre Mariaren Jasokundeko parrokian. Erlo Telebistak Salbearen bideoa egin du.

Andremari bezperako hitzordu garrantzitsuenetako bat izan ohi da Salbea herritar askorentzat, eta bi urteko etenaren ostean, atzo berriro eskaini zuten emanaldia Iraurgi abesbatzako eta Parrokiako Abesbatzako kideek nahiz Jose Luis Frantzesena organo jotzaileak. Usadioari segituz, Ignacio Busca Sagastizabalen Salbea eta Nemesio Otañoren Ave Maria entzun ahal izan ziren jendez goraino bete zen Andre Mariaren Jasokundeko parrokian. Udal ordezkariak –EAJkoak eta PSE-EEkoa–, gainera, korporazioan joan ziren parrokiara, Txalkor txistulari taldeak Alkate soinua jotzen zuen bitartean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide