Udaleko Berdintasun Sailaren ekimenez, Ondo pasa, pasatu gabe! lelodun txartel zorroak banatzen aritu dira udal ordezkariak gaur goizean eta eguerdi partean. Eliz atarian jarri dute mahaia, eta hainbat herritarrek eskuratu dute zorrotxoa. Horietan laguntza eta arreta telefonoak ikus daitezke, udalak azaldu duenez, zerbait gertatuz gero laguntza eta babesa jaso ahal izateko.