Txosnagunea irekita, 21 bikotek parte hartu dute mus txapelketan

Julene Frantzesena

Txapeldunak eta azpitxapeldunak.

Eremua zabaldu ostean, 17:00etan, ekin diote Azkoitiko Gazte Asanbladaren I. Mus Txapelketari. Lur eta Xabik irabazi dute lehia.

Andremariak bihar hasiko badira ere, gaur zabaldu dute txosnagunea Goiko Losan. Eremua zabaldu ostean, 17:00etan, ekin diote Azkoitiko Gazte Asanbladaren I. Mus Txapelketari, eta 21 bikote animatu dira lehiara. Finala jokatuta, Lur eta Xabi izan dira nagusi, eta txapeldunorde izan dira Oier eta Oier.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide