Artisau azoka egin dute Abaraxka aterpetxearen atarian

Julene Frantzesena

Askotariko produktuak erosi ahal izan dituzte herritarrek, hainbat artisauk jarri baitituzte postuak. Musika emanaldia ere eskaini du Mery&Kusto bikoteak.

Artisau azoka egin dute gaur eguerdian Abaraxka aterpetxearen atarian. Askotariko produktuak erosi ahal izan dituzte herritarrek, hala nola laminak, egurrezko jostailuak, dekoraziorako tresnak, bitxiak, apaingarriak, zeramikazko produktuak, osagarriak, oinetakoak nahiz gutixiak. Azoka ez ezik, musika emanaldia eskaini du Mery&Kusto bikoteak, hara joandakoen gozamenerako.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide