Jaietako ekitaldiak tarteko, ez daude erabilgarri Aingeru kaleko hainbat aparkaleku

Julene Frantzesena

Aingeru kalea.

Hori dela eta, Oteiza pilotalekuetako errebote frontoian aparkaleku berezia jarriko du udalak. Astearte goizera arte izango da erabilgarri eremu hori, egun horretako suzko erroberen emanaldirako hutsik egon behar baitu frontoi horrek.

Andremari eguneko pilota partiden telebistako emankizuna eta hilaren 16ko suzko erroberen emanaldia tarteko, Aingeru kaleko hainbat aparkaleku ez dira erabilgarri izango egunotan. Hori dela eta, Oteiza pilotalekuetako errebote frontoian aparkaleku berezia jarriko du udalak, eta herritarrek han aparkatu ahal izango dituzte ibilgailuak asteartera arte. Suzko erroberen saioa tarteko, astearte goizeko lehen ordurako hutsik egon beharko du errebote frontoiak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide