Andremarietako azken egunean, abuztuaren 18an, kirolak ere izango du tartea herrian. Izan ere, Xeye taldeak antolatuta, atletismo erakustaldia eta milia lasterketa izango dira aurten ere.
Xeyeko kideek, 11:00etan hasita, atletismo erakustaldia eskainiko dute Balda plazan; hainbat kirol modalitatetan ariko dira kideak, hemeretzigarrenez.
Ondoren, 13:00etan hasita, milia lasterketaren XX. edizioa izango da, eta nahi duen herritar orok izango du proba horretan parte hartzeko aukera. Probaren egunean bertan eman beharko da parte hartzeko izena, Balda plazan.