Larunbatean artisau azoka egingo dute Abaraxka aterpetxean, eta haurrentzako tailerra eta musika emanaldia ere izango dira bertan. 11:00etatik 14:30era bitartean, askotariko produktuak erosteko aukera izango da; izan ere, artisau hainbatek jarriko dituzte postuak, tartean, eskualdeko hainbat lagunek. Besteak beste, serigrafia irudiak, laminak, egurrezko jostailuak, dekoraziorako tresnak, bitxiak, apaingarriak, zeramikazko produktuak, osagarriak, oinetakoak nahiz gutixiak eskuratu ahal izango dira.
Gainera, umeei zuzenduta, birziklatutako materialekin ponpoiak egiteko tailerra eskainiko dute Abaraxkan, eta Mery&Kusto bikote azkoitiarrak eskainiko du musika emanaldia.