Txirrindularien Martirietara igoera izango da etzi

Julene Frantzesena 2022ko abuztuaren 11

2018ko Martirietako igoerako irudi bat.

Bi urteko etenaren ostean, Jokin Ormaetxea elkarteak antolatuta egingo dute proba herrikoia, andremarien atarian. 11:00etan hasiko da lasterketa, eta parte hartzaileek 3,7 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute. Probarako izena zapatuan bertan eman beharko da, 10:00etatik aurrera.

Etzi, zapatua, txirrindularien Martirietako igoera izango da. Bi urteko etenaren ostean, Jokin Ormaetxea elkarteak antolatuta egingo dute proba herrikoia, andremarien atarian.

11:00etan hasiko da lasterketa plazatik, baina abiatu aurretik, neutralizatutako itzuli bat egingo dute txirrindulariek herrian barrena. Behin Txalon Errekara iristean ekingo diote probari; 3,7 kilometroko bidea osatu beharko dute Martirietako plazara iristeko.

Probarako izena zapatuan bertan eman ahal izango da. Plazan izango da horretarako aukera, 10:00etatik aurrera.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide