Hainbat pakistandarrek III. Boleibol Txapelketa jokatu dute asteburuan Xabier Munibe Ikastolako pilotalekuan. Lau talde aritu dira bi egunez lehian; Azkoitiko bi eta Arrasateko (Gipuzkoa) eta Aguraingo (Araba) bana. Atzo jokatu zituzten txapelketako azken partidak, eta Azkoitia A taldea izan zen nagusi. Bigarren, berriz, Arrasateko taldea sailkatu zen. Bi talde horiek ez ezik, jokalaririk onena ere saritu zuten: Azkoitiko Nasir Iqbalentzat izan zen sari hori. Taldeek nahiz jokalariek Angel Martin Azkoitiko Udaleko Kirol zinegotziaren eskutik jaso zituzten oroigarriak.
(Argazkiak: utzitakoak)