Auto bat Urola ibaira erori da, San Juan auzoan

Julene Frantzesena

Autoa Urola ibaian, San Juan auzoan.

Ertzaintzak Maxixatzen.eus-i azaldu dionez, baso bide batean zihoala erori da autoa ibaira. 20:15 aldean jazo da ezbeharra, eta autoaren barruan ziren bi lagunak erreskatatu dituzte larrialdi zerbitzuek; horietako bat ospitalera eraman dute, zaurituta.

Auto bat Urola ibaira erori da gaur iluntzean, 20:15 aldean, Azkoitiko San Juan auzoan. Ertzaintzak Maxixatzen.eus-i azaldu dionez, baso bide batean zihoala erori da autoa ibaira, nahiz eta ez duen zehaztu zer gertatu den. Autoaren barruan bi lagun zihoazen, eta larrialdi zerbitzuek erreskatatu dituzte horiek; gainera, horietako bat Zumarragako ospitalera eraman dute, zaurituta. Uneotan suhiltzaileak eta Ertzaintza autoa ibaitik ateratzeko lanetan ari dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide