Sute txiki bat izan da Kukuherri auzoan

Julene Frantzesena

Sua piztu den lekuan suhiltzaileak lanean. (Euskadiko Suhiltzaileak)

Gaur goizean, sastrakak erretzen ari zirela zabaldu da sua, eta herritarren abisua jasota hara joan ostean, suhiltzaileek itzaldu dute.

Gaur goizean sute txiki bat izan da Kukuherri auzoan. 10:00 aldean jaso dute suhiltzaileek bizilagunen deia, Ertzaintzak jakinarazi duenez, sastrakak erretzen ari zirela, sua pixka bat zabaldu egin delako. Suhiltzaileak bertaratu dira sua zegoen tokira, eta berehala kontrolatu ahal izan dutela adierazi du Ertzaintzak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide