Eraso matxisten aurkako protokoloa aurkeztuko du Itaiak ostiralean

Julene Frantzesena 2022ko abu. 9a, 09:03

Uztailaren 28an Itaiak egin zuen batzarreko irudia.

Jaietan izaten diren eraso matxistei erantzuteko protokoloa zehaztu du Itaiak andremarietarako. Haren aurkezpena Goiko Losan egingo dute, 18:00etan hasita.

Andremari jaien atarian, ostiralean, festa giroan ematen diren eraso matxistei erantzuteko helburuz osatutako protokoloaren aurkezpena egingo du Urola Erdiko Itaiak. Azken hilabeteetan aritu dira protokolo hori lantzen Itaiako kideak, eta ostiralean txosnagunea kokatuko den lekuan, Goiko Losan, egingo dute haren aurkezpena, 18:00etan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide