Berandu baino lehen, Ticket Bai sistema ezarrita izan beharko dute zergadunek. Zeresana eman du sistema horrek hainbat sektoretan, eta askotariko eskaerak egin dizkiote aldundiari sisteman atzeratzeko zein bertan behera uzteko eskatuz; beste batzuk jada normaltasunez ari dira sistema erabiltzen.
Sistemaren izenburuak baietz dio, baina sistema hori ezarri behar duten hainbat sektoretako zenbait zergadunek ez dute iritzi bera. Iskanbila eragin du Ticket Bai sistemak lurraldean nahiz lurraldetik kanpo; hainbat izan dira sistema hori ezeztatzeko, atzeratzeko edo birmoldatzeko eskaerako egin dituzten elkarteak eta erakundeak, eta zergadunen artean era guztietako iritziak sortu ditu Eusko Jaurlaritzak nahiz Arabako, Bizkaiko zein Gipuzkoako foru aldundiek elkarlanean ezarri nahi duten sistemak. Maxixatzenek sistema horren nondik norakoak, eta hura jarri beharko duten saltokien inguruko iritzia bildu du abuztuko erreportaje nagusirako.