Kontsumo bulegoa itxita egongo da abuztuan

Andoni Elduaien

Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak jakinarazi duenez, kontsumo zalantzak argitu nahi dituztenek 900-84 01 20 telefono zenbakira deitu beharko dute hilabete honetan.

Azkoitiko Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa (KIUB) itxita egongo da abuztu osoan zehar. Oporrak tarteko, bulegoak ez ditu ateak zabalduko irailera arte. Dena den, kontsumo zalantzak argitzeko 900-84 01 20 telefono zenbakira deitzeko eskatu du Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak. KIUBek Kultur Etxeko lehen solairuan du bulegoa, Bake Epaitegiaren alboan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide