Elkargunea itxi egingo dute abuztuaren 8tik 21era bitartean; oporren aurretik hilaren 7a izango dute, beraz, azken lan eguna. Lan egutegiari jarraituta, urtero itxi ohi dute Elkargunea abuztuan, eta aurten ere horrela egingo dute.
Abuztuaren 22an zabalduko dituzte berriro hango ateak, eta ohiko ordutegia izango du: astelehenetik ostiralera, 07:00etatik 21:00etara; larunbatetan, 09:00etatik 20:00etara: eta igandetan, 09:00etatik 14:00etara.