Festetan indarkeria matxistari nola erantzun eztabaidatu du Itaiak

Andoni Elduaien

Elkargunean egin zuten batzarra. (Urola Erdiko Itaia)

Hainbat puntu izan zituzten aztergai atzoko asanbladan. Itaiako kideek, udal ordezkariek eta norbanakoek parte hartu zuten saioan.

Urola Erdiko Itaiak andremarietan gerta daitezkeen indarkeria matxista kasuei nola aurre egin eztabaidatzeko asanblada egin zuen atzo, osteguna, Elkargunean. 18:00etan elkartu ziren han batzarra egiteko, eta Itaiaren ordezkariek, Mertxe Zubillaga udaleko Berdintasun Saileko zinegotziak eta norbanakoek parte hartu zuten saioan.

Duela bi aste egin zuten lehen asanblada, eta atzokoa bigarren saioa izan zen. Besteak beste, ikuspuntu medikoa, psikologikoa eta juridikoa nola landu eztabaidatu zuten asanbladan parte hartu zuten lagunek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide