Jon Unanuek Euskadiko Traineru Txapelketa irabazi du

Andoni Elduaien 2022ko uzt. 26a, 10:20

Unanue, behean, eskuinetik seigarrena. (Utzitakoa)

Bermeo Urdaibai taldeko arraunlari azkoitiarrak txapela jantzi zuen atzo, astelehena, Lekeitoko (Bizkaia) uretan. 2017an lortu zuen azkenekoz txapelketa azkoitiarrak Bermeoko aurraun elkartearekin.

Bermeo Urdaibai taldeko Jon Unanue arraunlari azkoitiarrak Euskadiko Traineru Txapelketa irabazi zuen atzo, igandea, Lekeition (Bizkaia). Bermeoko arraun elkarteak erakustaldia eman zuen Lekeitoko uretan, eta nagusitasun osoz irabazi zuen txapelketa. Oriok eskuratu zuen zilarrezko domina, eta Donostiarrak brontzezkoa.

2017. urtean irabazi zuen azkoitiarrak azkenekoz Euskadiko Traineru Txapelketa, orduan klubaren historian seigarrena; atzoko garaipenarekin, zazpigarren aldiz lortu du Urdaibaik txapelketa irabaztea. Hori horrela, Hondarribiarekin eta San Pedrorekin berdinduta daude orain bermeotarrak, txapelketa ofizialeko garaipenak kontuan hartuta.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide