Itaiak bigarren asanblada egingo du etzi festetan indarkeria matxistari nola erantzun eztabaidatzeko

Andoni Elduaien 2022ko uzt. 26a, 09:56

Urola Erdiko Itaiak Elkargunean egindako batzar bateko irudia. (Artxiboa)

18:00etan izango da asanblada, Elkargunean, eta edonork izango du hara joateko aukera.

Hiru aste falta dira andremarietarako, eta Urola Erdiko Itaiak festa giroan gerta daitezkeen indarkeria matxista kasuei nola aurre egin eztabaidatzeko asanblada egingo du etzi, osteguna. 18:00etan izango da saioa Elkargunean, eta edonork izango du hara joateko aukera.

Duela bi aste egin zuten lehen asanblada, eta etzikoa bigarren saioa izango da. Besteak beste, ikuspuntu medikoa, psikologikoa eta juridikoa izango ditugu hizpide.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide