Azkoitiko taldea bigarren, X. Kriket Txapelketan

Kris Fernandez 2022ko uzt. 25a, 17:41

Guztira, 14 talde aritu ziren nor baino nor Oteiza frontoietan. Zumarragako taldeak irabazi zuen txapelketa, eta jaurtitzaile, jotzaile eta kirolari onenen sariak ere banatu zituzten.

Kriketaren asteburua izan da herrian. Azkoitiko X. Kriket txapelketa jokatu da Oteiza frontoietan, eta ehun lagun inguru aritu dira lehian larunbatean zein igandean. Guztira, 14 talde aritu ziren asteburuan nor baino nor; besteak beste, Azkoitia, Azpeitia, Zestoa, Zumarraga, Ordizia, Eibar, Donostia (Gipuzkoa), Gasteiz, Agurain (Araba), Logroño eta Burgos (Espainia).

Atzo arratsaldean jokatu ziren partida erabakiorrak, eta talde irabazlea Zumarragakoa izan zen, eta Azkoitiko taldeak, berriz, bigarren postua lortu zuen. Sari horiez gain, baina, beste hiru ere banatu zituzten: Eibarko Azhar Khan-ek jaso zuen jaurtitzaile onenarena, jotzaile onenarena Azkoitiko Shoaib Ahmed-ek, eta kirolari onenarena, aldiz, Zumarragako Waseem Ahmed-ek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide