Alkate jauna, “zeresana ematea”, “kritika egitea” eta “zarata ateratzea” beharrezkoak dira nire ustez. Izan ere, herri mugimendu askea eta kritikoa izatea ona da herri osoarentzat.
San Jose egoitzaren gabeziak eta arazoak aspalditik horrelaxe azaleratu dira. Eta, parte handi batean, berari, herri mugimenduari zor zaio, zuek zeuen lorpen bakartzat hartu eta prentsan adierazi dituzuen arren.
Aurrera pausoak ikusten ditut, nola ez, baina oraindik badira aldatzeko gauzak, adibidez, egoitzaren kudeaketa, pertsonen zaintza denez muina, publikoa izan behar luke, eta ez, orain bezala, negozio bide bilakatzen den pribatua.