Zarauzko Emakumeen XIV. Pala Txapelketa irabazi du Amaia Aizpuruk

Aritz Mutiozabal 2022ko uzt. 22a, 11:07

Aizpuru, erdian, txapela buruan duela. (Aritz Mutiozabal)

Iratxe Astigarraga debarrarekin osatu zuen bikotea palista azkoitiarrak. Ordu eta erdiko lehia estuaren ondoren, azkoitiarrak eta debarrak 30-28 irabazi zuten Karmele Martinez-Jone Azkoaga zarauztarren aurka.

Amaia Aizpuru palista azkoitiarrak Zarauzko Emakumeen XIV. Pala Txapelketa irabazi du. Finaleko partida borrokatua bezain ikusgarria jokatu zuten atzo arratsaldean Karmele Martinez-Jone Azkoaga zarauztarrek eta Amaia Aizpuru azkoitiarrak eta Iratxe Astigarraga debarrak osatutako bikoak. Ordu eta erdiko lehia estuaren ondoren, Aizpurua-Astigarraga bikotea nagusitu zen 30 eta 28, jendez gainezka eta animoso zegoen Zarauzko Frontoi Txikin.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide