Zein da 'otxandu' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'oriau' hitza esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'otxandu' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Otxandu hitza erabiltzen da Azkoitian lasaitu edo kokildu esateko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Oin harro aldia duzun arren, denborikin otxanduko zara".
  • Euskara batuan: "Orain harro aldia duzun arren, kokilduko zara denborarekin".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide