Zein da 'oriau' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2022ko abuztuaren 12a

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'murruska-marruska ibili' adieraren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'oriau' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Oriau hitza erabiltzen da Azkoitian zerbait leku batetik bestera aireztatzera ateratzen dela esateko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Parranda ein da gero, erropie oriatzea atatze deu balkoire".
  • Euskara batuan: "Parranda egin ondoren, arropa aireztatzera ateratzen dugu balkoira".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.