Zein da 'murruska-marraska ibili' Azkoitiko adieraren esanahia?

Erredakzioa 2022ko abuztuaren 5a

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'atxakarra' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'murruska-marraska ibili' adiera aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Murruska-marruska ibili adiera erabiltzen da Azkoitian norbait haserre muturrarekin dabilela esateko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Azken aldi hontan murruska-marraska zabillen zuen semie".
  • Euskara batuan: "Azken aldi honetan haserre muturrarekin dabil zuen semea".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.