Zein da 'atxakarra' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2022ko uztailaren 29a

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'mixurkie' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'atxakarra' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Atxakarra hitza erabiltzen da Azkoitian hatz txikia esateko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Atxakarra alperrik daukeula esateuniken e badao herrixen".
  • Euskara batuan: "Hatz txikia alferrik dugula esaten duenik ere bada herrian".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.