Zein da 'mixurkie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2022ko uzt. 22a, 08:33

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'apropostakue' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'mixurkie' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Mixurkie hitzak mertxika fruitua esan nahi du. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Uda hontan eztet pareko mixurkeik bilatzen azokan".
  • Euskara batuan: "Uda honetan ez dut pareko mertxikarik aurkitzen azokan".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide