Udako GUKA magazineko bigarren atalean, Jon Urbieta izango da protagonista. Europako hainbat leku ezagutzen zituen bitartean, hiru uda pasatu zituen zumaiarrak gurutzaontzi bateko animatzaile lanetan. Lehen egunak gogorrak egin zitzaizkiola aitortu arren, garai haien oroitzapen "oso onak" ditu, eta ez du baztertzen noizbait bueltatzeko aukera. Hemen ikus daitezke Udako GUKA ataleko saio guztiak.