Zein da 'apropostakue' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2022ko uzt. 15a, 09:00

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'erokixe' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'apropostakue' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Apropostakue hitzak zerbait gezurretakoa edo baliorik gabea izatea esan nahi du. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Kromo honek eztu balixo, apropostakue da".
  • Euskara batuan: "Kromo honek ez du balio, gezurretakoa da".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide