Zein da 'erokixe' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'purtzillun' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'erokixe' hitza aukeratu du. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Erokixe hitzak zerbait edo norbait zerbaitetarako aproposa izatea esan nahi du. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Bizikleta hau erokixe da mendire ixotzeko".
  • Euskara batuan: "Bizikleta hau aproposa da mendira igotzeko".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide