Sanferminak atzo hasi ziren arren, Azkoitiko udalekuetako haurrek gaur ospatu dute San Fermin Txiki eguna. Ohiturari jarraituz, zuri-gorriz jantzita ekin diote jaiari, giro paregabean. Aurrena, sanferminetako pregoia irakurri dute udaletxeko balkoitik, eta horren ostean, suziria jaurti dute, entzierroari hasiera emanez. Oteiza pilotalekuetaraino joan dira lasterka haur eta begirale guztiak, eta han jarraipena eman diote festari kantu eta dantza.