San Fermin Txiki eguna ospatu dute gaur, uztailak 7, udalekuetako gaztetxoenek. Dozenaka haur bildu dira eta zuri-gorriz jantzi dute plaza. Hasteko, pregoia irakurri dute udaletxeko balkoitik, eta horren ostean, suziria jaurti dute, entzierroari hasiera emanez. Oteiza pilotalekuetaraino joan dira lasterka haur eta begirale guztiak, eta han jarraipena eman diote festari.