Turismo teknikari bat kontratatzeko prozesua martxan jarri du Iraurgi Lantzenek

Julene Frantzesena 2022ko uzt. 4a, 15:02

Loiolako turismo bulegoa.

Kontratazioa Urola Erdiko Enplegu Planaren bidez egingo du erakundeak, eta sei hilabeterako izango da. Loiolako turismo bulegoan hainbat jardueratan aritzeko kontratazioa izango da. Dagoeneko eman daiteke lanposturako izena.

Iraurgi Lantzenek Loiolan kokatuta dagoen eskualdeko turismo bulegorako teknikari lanpostua kaleratu du. Kontratazioa Urola Erdiko Enplegu Planaren bidez egingo du erakundeak, eta sei hilabeterako izango da. Interesatuek Lanbideren honako lotura honetan eman beharko dute lanposturako izena.

Honako hauek dira lanposturako eskakizunak:

  • Turismo gradua eginda izatea.
  • Bestela, Historian, Artearen Historian, Marketinean, Humanitateak eta Komunikazioan eta abarretan graduak eginda izatea.
  • Turismoko goi mailako zikloa eginda izatea.
  • Atzerriko titulazioa honako arlo hauetan: marketin eta turismoa.
  • Hizkuntzak: euskaraz, gaztelania eta ingelesa edota frantsesa menperatzea.
  • Langabezian egotea.
  • Eskualdean bizitzea.

Bestaldeko baldintzak:

  • Beste hizkuntzak ezagutzea.
  • Eskaintzen den lan esparruan eskarmentua izatea.

Funtzioak (turismo bulegoko arduradunari sostengua ematea honako zeregin hauetan):

  • Bisitariei harrera egin, arreta eskaini eta informazio zerbitzua eman.
  • Telefonoz nahiz postaz jasotzen diren informazio eskaerei erantzutea.
  • Turismo bulegoan arreta eman zaien bisitarien kontrola: estatistikak eta datuen txostenak egin.
  • Marketin turistikoari dagozkion zereginetan parte hartu.
  • Sare sozialen kudeaketan oinarrituta, kanal desberdinak kudeatu, planning-a egin eta edukiak sortu, euskarri desberdinen edukien ikuskaketa eta garapena...
  • Bisita gidatuak egin, egoerak hala eskatuko balu.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide